Albisteak

Albistea

Jolasguneetan birziklapena ahalbideratzeko sastarrontziak jartzen hasi da Udala, Eskola Agenda 21 ekimeneko konpromisoa betez

 

Herriko jolasguneetan sailka batzeko eta birziklapena ahalbideratzeko sastarrontziak jartzen hasi da Bermeoko Udala; izan ere, Benito Ibarrolazak, alkateordeak eta Zerbitzuetako zinegotziak, azaldu duenez, “Udalak Eskola Agenda 21 ekimenaren barne hartutako konpromiso bat izan da birziklatzeko sastarrontziak jartzea, ikastetxeetako umeek eta gaztetxoek eskaera hori luzatu ondoren”. 

Horrela, Ibarrolazak azaldu duenez, Udala Lamerako jolasgunean hasi da sailka batzeko sastarrontziak jartzen. Bertan, hiru sastarrontzi ezarri dira: horia, ontziak botatzeko (litxarrerien pakete gehienak, jogurt eta zukuen ontziak…); urdina, papera eta kartoia botatzeko; eta marroia, gainerako sastarrak botatzeko. “Hurrengo pausoa sailka batzeko sastarrontzi hauek beste jolasgune batzuetan  jartzea izango da”, gaineratu du. 

Azkenez, Ibarrolazak pertsona guztiei eta, bereziki, gazte eta umeei sastarrontzi hauek erabiltzera animatu die eta sastarrak dagozkien edukiontzietan botatzera. “Horrela, guztion artean helburu bikoitza lortuko dugu; alde batetik, ingurua garbi mantentzea, eta, bestetik, sastarrak birziklatuz gure ingurumena zaintzea”, azpimarratu du.

 

13 / 11 / 2017

Beste barriak

Bermeoko Udala

010 (94 617 91 00)
Arana eta Goiri tar Sabinen
enparantza z/g
48370 Bermeo - Bizkaia
antolakuntza@bermeo.eus

Certified iqnet management system AENOR. Empresa registrada bikain ziurtagiria WAI-AA WCAG 1.0