Albisteak

Albistea

Euskarazko Produktuen Katalogoa banatu da aurten ere Bermeon

 

Urteko garai honetan seme-alabei edo ingurukoei euskarazko liburuak, musika edota jokoak erosi eta oparitzeko aukera paregabea izaten dela kontuan hartuz, Euskarazko Produktuen Katalogoaren 1.800 ale banatuko dira Bermeon. Ikastetxeen bitartez, familia bakoitzari helduko zaio katalogoa eta,  horrez gain, udal egoitzetan eta honako dendetan egongo da eskuragai: Luma, Aue, Muruaga, Ku ku enea eta Udane.

Beste urte batez, Euskal Herriko 140 bat udal eta mankomunitatetako Euskara Zerbitzuek Euskarazko Produktuen Katalogoaren edizio berria osatu dute, aurtengoa 19. edizioa, hain zuzen ere.

Durangoko azokari begira argitaletxeek azkeneko orduan ateratzen dituzten berrikuntzak, epeengatik paperezko edizioan jaso ezin direnak, KATALOGOA.EUS webgunean aurkituko ditu erabiltzaileak. Izan ere, KATALOGOA.EUS urte osoan berritzen doan webgunea da, eta dagoeneko ia 6.000 euskarazko produktu biltzen ditu 0-16 urteko haur eta gazteentzat.

Paperezko katalogoak eta KATALOGOA.EUS webguneak bi atal nagusi ditu: 0-12 urte bitarteko haurrentzako produktuekin osatua bata, eta 12-16 urte bitarteko gazteentzako produktuekin osatua bestea. Atal bakoitzak hainbat baliabide eskaintzen ditu bi adin tarte nagusi horiei egokituak: intereseko webguneen loturak, kultura eta aisialdirako agenden loturak, eta Facebook eta Twitter sare sozialen bidez jarraipena egiteko aukera.

Era berean, nobedadeen erreferentziak jasotzen dituen buletin elektronikora harpidetzeko formularioa eskaintzen du eta baita paperezko bertsioaren PDFa deskargatzeko era ere.

 

 

 

05 / 12 / 2017

Beste barriak

Bermeoko Udala

010 (94 617 91 00)
Arana eta Goiri tar Sabinen
enparantza z/g
48370 Bermeo - Bizkaia
antolakuntza@bermeo.eus

Certified iqnet management system AENOR. Empresa registrada bikain ziurtagiria WAI-AA WCAG 1.0