Albisteak

Albistea

'Sad Vacation' film-dokumentala eskainiko da, bihar, abenduaren 15ean, barikuan, Bermeoko Nestor Basterretxea zineman, 19:00etan

Danny Garcia zuzendari espainiarraren "Sad Vacation" filma ikusteko aukera egongo da bihar, barikuan, abenduaren 15ean, Bermeoko Nestor Basterretxea zinema aretoan, 19:00etan, Filmazpit euskarazko azpitituludun zinema zabaltzeko programari esker. Ohiko moduan, pelikularen proiekzioa doan izango da. 

Sex Pistols punk taldeko kide izan zan Sid Vicious musikariaren neskalagun Nancy Spungen heriotzari buruzko film dokumentala da Sad Vacation: The Last Days of Sid and Nancy (2016). 

Filmak honako galdera luzatzen ditu: zer gertatu zen 1978ko urriaren 12an Chelseako Hotelean? Sid Viciousek hil al zuen benetan, labankadaz, Nancy Spungen? Ordu eta erdi baino zeozer gehiago irauten duen film honetan hilabete batzuk beranduago Sid Vicious gaindosiagatik heriotzara eroan zuen zoritxarreko gertakariari erantzunak bilatzen saiatu da Danny Garcia zuzendaria. 

Sad Vacation filmeak eroan du aurtengo Dock of the Bay Musika Dokumental Onenaren Saria. Jaialdiko zuzendari den Eva Riverak eman zion 2.000 euroko saria Danny Garcia zuzendariari, joan den urtarrilean Donostiako Antzoki Zaharrean burututako sari banaketa ekitaldian. 

Argi geratu da, beraz, Sex Pistolseko baxu-jotzailearen historia lazgarriak, Sid Viciousen eta bere neskalagun Nancy Spungenen historiak, oraindik interesa pizten duela. 

Euskerazko azpitituludun zinema zabaltzeko programa 

Filmazpit euskerazko azpitituludun zinema zabaltzeko programa da, Donostia Kulturak kudeatzen duena Donostiako Zinemaldia, Euskadiko Filmategia eta Tabakalera Kultura Garaikidearen Nazioarteko Zentroaren laguntzagaz. Hain zuzen be, Euskadiko hainbat zinemalditan nahiz horietatik kanpo jorratzen duten gaiagatik interesgarriak diren filmak hautatzen ditu Filmazpit programak, euskaraz azpititulatu eta katalogoan sartzeko. 

Ondoren, filmen katalogoa erabiltzaileen esku jartzen du proiekzio ez komertzialak antolatzeko. Erakundeek, udalek, kultur eragileek edota irakaskuntza zentroek programatu ahal dituzte saioak. Film guztiak jatorrizko bertsioan eta euskarazko azpitituluekin eskaintzen dira.

 

 

14 / 12 / 2017

Beste barriak

Bermeoko Udala

010 (94 617 91 00)
Arana eta Goiri tar Sabinen
enparantza z/g
48370 Bermeo - Bizkaia
antolakuntza@bermeo.eus

Certified iqnet management system AENOR. Empresa registrada bikain ziurtagiria WAI-AA WCAG 1.0