Albisteak

Albistea

Otsailaren 2ra arte luzatu da Fabrikazioan eta Diseinu Industriala ikastaroan izena emateko epea

 

Arratzu, Bermeo, Ereño, Forua, Gautegiz Arteaga, Gernika-Lumo, Kortezubi, Mendata, Morga, Mundaka eta Sukarrietako udaletako gazteria zerbitzuek, Bizkaiko Foru Aldundiarekin batera, Fabrikazioko Diseinu Industriala ikastaroa antolatu dute Busturialdeko gazteei zuzenduta, ‘Gaztedi Busturialdea’ proiektuaren barne eta horretan izena emateko epea otsailaren 2ra arte luzatu da. 

2018ko otsailetik eta martxora arte, 210 orduko Fabrikazioko Diseinu Industriala (NX CAD Siemens) ikastaroa emango da Arratzuko Madariene Baserrian, “Lana bilatzea, Lana da” programaren barruan. 

Ikastaroa tituludun gazteei zuzenduta dago, hain justu, Goi-Mailako Ingeniaritza edo Ingeniaritza Teknikoa edota Goi-Mailako Lanbide Heziketa ikasi edo bukatzear dauden gazteei zuzenduta dago, ingeniaritza mekanikoan ezagutza aurreratuagoak hartu nahi dituzten gazteei, hain zuzen ere. Ikastaroan parte hartzeko gutxieneko ingeles maila bat izan beharko dute eta hautaketa prozesuan egingo den elkarrizketan baloratuko da puntu hau. 

Formakuntza honen bidez, Busturialdeko gazteak gaitu nahi dira lana bilatzeko prozesuan arrakasta izan dezaten. Ikastaroa bukatu ondoren laneratzeko aukera handiak izango dira, bai eskualdeko enpresetan eta bai kanpokoetan ere; izan ere, prestakuntza honek %30eko kontratazio konpromisoa du.

Izena emateko epea 2018ko otsailaren 2ra arte luzatu da eta izena emateko derrigorrezkoa da www.gaztedibusturialdea.eus web-orrialdean dagoen formularioa betetzea eta bidaltzea.

Plaza kopurua mugatua da, izan ere, 18 leku bakarrik daude. Beraz, eskainitako plaza kopurua interesdunen kopurua baino txikiagoa bada, hautaketa egingo da eskabidea egin dutenen artean. Ohiko moduan, lehentasuna izango dute Gaztedi Busturialdea programan parte hartzen duten herrietan erroldatutako 18 eta 35 urte bitarteko gazteek.


 

11 / 01 / 2018

Beste barriak

  • Hitzorduak
  • Errolda agiria
  • Alkarbizitza agiria
  • Espediente ekonomikoak
  • Kirola on-line
  • Sastar batze erreziboak
  • Isunak
  • Matrikulak
  • Plusbalioak
  • Udal tributuak

Bermeoko Udala

010 (94 617 91 00)
Arana eta Goiri tar Sabinen
enparantza z/g
48370 Bermeo - Bizkaia
antolakuntza@bermeo.eus

Certified iqnet management system AENOR. Empresa registrada bikain ziurtagiria WAI-AA WCAG 1.0