Albisteak

Albistea

Bermeok 2019an saihesbidearekin lotura izatea aurreikusten du Udalak

 

 

“Bermeoko Udalak Bizkaiko Foru Aldundiarekin hitzarmena sinatu ostean, eta lurrak kudeatu eta jabeekin horien erabilerari buruzko hitzarmenak sinatu ondoren, Bizkaiko Foru Aldundiak saihesbidearekin lotura egiteko lanak lehenbailehen hastea espero dugu, 2019an Bermeok saihesbidearen sarbidea izateko”, adierazi du  Amaia Elorzak, Bermeoko Lurgintza zinegotziak.

Ildo honetan, adierazi duenez, Bermeon saihesbidearen lotura egiteko lanak Bizkaiko Foru Aldundiak esleituko ditu eta 10 hilabeteko lanak izatea aurreikusten da. “Hortaz, saihesbideak 2019an ‘Tellaetxe Tar Josu’-tik Bermeora sarrera izatea espero dugu”, nabarmendu du Elorzak.  

Lurgintzako zinegotziaren esanetan, “ezinbestekoa” da saihesbideak Bermeorekin lotura izatea; “horregatik, Udalak hori lortzeko ahalegin berezia egin du”.  Ildo horretan, nabarmendu duenez, “saihesbidearen sarbidea  lehentasuna da guretzat, gure herriaren trafiko eta mugikortasuna hobetzeko aukera eskainiko duelako”. 

Horrez gain, saihesbidearen sarbideak beste onura batzuk ere izango dituela gaineratu du: “Artikako industrialdera doazen bolumen handiko ibilgailuak (kamioiak eta autobusak) ez dira herri erditik pasako; herriko trafikoa murriztuko du eta oinezkoei lehentasunak emateko aukerak eskainiko digu”.

Gainera, adierazi duenez, saihesbidearen sarbideak zerbitzu garrantzitsua eskainiko du; izan ere, gune horretan, industriaz aparte, 800 garaje plaza pribatutik gora daude eta 4.000 biztanle inguru bizi dira, Bermeoko biztanleri osoaren laurdena gutxi gorabehera. “Horiek guztiak zuzenean irteteko aukera izango dute, herri erditik pasa gabe eta horrek ere, duda barik, herri erdiko trafikoa arinduko du”, azpimarratu du. 

09 / 02 / 2018

Beste barriak

  • Hitzorduak
  • Errolda agiria
  • Alkarbizitza agiria
  • Espediente ekonomikoak
  • Kirola on-line
  • Sastar batze erreziboak
  • Isunak
  • Matrikulak
  • Plusbalioak
  • Udal tributuak

Bermeoko Udala

010 (94 617 91 00)
Arana eta Goiri tar Sabinen
enparantza z/g
48370 Bermeo - Bizkaia
antolakuntza@bermeo.eus

Certified iqnet management system AENOR. Empresa registrada bikain ziurtagiria WAI-AA WCAG 1.0