Albisteak

Albistea

Tomax eta Muxugorri pailazoek 'Hiru ipuin' antzezlana taularatuko dute martxoaren 23an, barikuan, Bermeoko Nestor Basterretxea aretoan

 

 

Tomax eta Muxugorri pailazoek ‘Hiru ipuin’ antzezlana taularatuko dute martxoaren 23an, barikuan, Bermeoko Nestor Basterretxea aretoan, arratsaldeko 18:30ean. 

Muxugorrik Tomax liburutegira joateko konbentzituko du, bertan, ipuinekin antzerkiak sortuko dituztelako. Beraz, ‘Txanogorritxo’, ‘Hiru txerritxo’ eta ‘Hamelingo txirularia’ euren erara antzeztuko dituzte. 

Sarrerak 4 euro dira eta jadanik salgai daude Bermeoko Gizarte eta Kultura etxean, Telekan eta www.kutxabank.es webgunean. Leihatilan egun berdinean, barikuan, salduko dira, 18:00etatik aurrera, sarrerak gelditzen badira.

 

19 / 03 / 2018

Beste barriak

Bermeoko Udala

010 (94 617 91 00)
Arana eta Goiri tar Sabinen
enparantza z/g
48370 Bermeo - Bizkaia
antolakuntza@bermeo.eus

bikain ziurtagiria WAI-AA WCAG 1.0