Albisteak

Albistea

Tokiko politikan berdintasunaren alde lan egiteko proposamena aurkeztuko du Virginia Woolf BASQUESKOLAk

 

Virginia Woolf Basqueskola, EAEko udaletako emakume hautetsien sareak, Europako Udalerrien eta Eskualdeen Kontseiluaren (CMRE) biltzarrean parte hartuko du, parte-hartze politikoan genero-berdintasunaren alde jarduteko jarduera on gisa aurkezteko EUDELen eta EMAKUNDEren ekimena. Biltzarra Bilbon da gaurtik ekainaren 13ra bitartean eta, bihar, ekainaren 12an, Virginia Woolf Basqueskolaren ibilbidea eta xedeak aurkeztuko dituzte  Izaskun Landaidak, Emakundeko zuzendariak, eta  Idurre Bidegurenek, Bermeoko alkateak.

Nazioarteko biltzar horren esparruan, beren esperientziak partekatzeko aukera edukiko dute VW Basqueskolako alkate eta zinegotzi emakumeek, baita giza eskubideen buru eta defendatzailea den Rigoberta Menchú Bakearen Nobel saridun guatemalarrarengandik ikasteko abagunea edukiko dute.

“Parte-hartzea, politika, boterea”  izeneko I. saio paraleloaren esparruan, Landaidak eta Bidegurenek Virginia Woolf Basqueskolaren ibilbidea eta xedeak aurkeztuko dituzte, bihar, asteartean, ekainaren 12an. Emakumeen eta gizonen berdintasunezko parte-hartzearen eta eraginaren inguruko jarduera onak aztertzea da saioaren xedea, herritarrei nahiz erakunde publikoei dagokienez; izan ere, demokrazia eraginkorra eta gobernamendu ona edukitzeari begira, beharrezko betekizuntzat hartzen dira jarduera on horiek.

Ondoren, euskal emakume hautetsien eta Rigoberta Menchúren arteko topaketa egingo da. Parte-hartzearen eta lidergoaren inguruko esperientziak eta estrategiak emakume horrekin partekatzeko gune pribilegiatua izango da hori, gizarte-aldarrikapenaren eredua baita Menchú, bizitza politikoan eskarmentu handikoa.

Hirien eta Tokiko Gobernuen Batasunak (CMRE da elkarte horren sekzio europarra) balioesten duenez, munduko zinegotzigoen % 20 eta alkatetzen % 5 bakarrik hartzen dituzte emakumeek. Desoreka hori demokraziaren aurkakoa da, eta zuzendu egin behar da. Anne Hidalgo Parisko alkateak adierazi zuen bezala: «Ezin dezakegu erabaki politikoak hartzeko guneetatik baztertu gizartearen erdia».

Lan handiko hiru egun horietan, 40 herrialde baino gehiagoko udalerriak hartuko dituzte EUDELek eta Bilboko Udalak. Batez ere, Europakoak izango dira, baina baita Amerikako, Afrikako eta Asiako herrialdetakoak ere. Herrialdeen ordezkaritzetan, alkateak, tokiko eta eskualdeetako buruak, Europako erakundeak eta nazioarteko erakundeak egongo dira; aurreikuspenen arabera, 500dik gora.

Etorkizuneko politiken lerroak elkarrekin eraikitzea izango da espazio horren helburua, eta zeharka egingo da lan tokiko berdintasunaren, inklusioaren eta aniztasunaren ardatzen gainean. Egun horietan, Europako gizartearen paisaia eraldatzeko urratsak marraztu ahalko dira.

 

 

11 / 06 / 2018

Beste barriak

  • Hitzorduak
  • Errolda agiria
  • Alkarbizitza agiria
  • Espediente ekonomikoak
  • Kirola on-line
  • Sastar batze erreziboak
  • Isunak
  • Matrikulak
  • Plusbalioak
  • Udal tributuak

Bermeoko Udala

010 (94 617 91 00)
Arana eta Goiri tar Sabinen
enparantza z/g
48370 Bermeo - Bizkaia
antolakuntza@bermeo.eus

Certified iqnet management system AENOR. Empresa registrada bikain ziurtagiria WAI-AA WCAG 1.0