Albisteak

Albistea

Maite Frankok 'Unibertsoa gaztea zeneko ipuinak' saioa eskainiko du barikuan, ekainaren 22an, Bermeoko udal liburutegian

 

 

Maite Franko ipuin kontalariak ‘Unibertsoa gaztea zeneko ipuinak’ ipuin saioa eskainiko du, barikuan, ekainaren 22an, Bermeoko Udal Liburutegian arratsaldeko 18:00etan.

 

‘Unibertsoa gaztea zeneko ipuinak’ saioan espazioari buruzko ipuinak kontatuko ditu. Eguzkiaren harrokeria, Ilargiaren konplexuak, izarrak nola sortu ziren, astronauten komeriak eta basapiztia estralurtar harrigarriak dira, besteak beste, ipuin hauetako nondik norakoak. Ana Frankok eta umeek oso ondo pasatuko dute unibertsoan murgilduta.

Ipuin kontalaria lau urtetik gorako umeei zuzenduta dago eta edukiera 50 eserlekukoa da. Sarrera dohainik da. Ikuskizuna amaitu ondoren sorpresa bat egongo da umeentzat.

 

 

 

19 / 06 / 2018

Beste barriak

Bermeoko Udala

010 (94 617 91 00)
Arana eta Goiri tar Sabinen
enparantza z/g
48370 Bermeo - Bizkaia
antolakuntza@bermeo.eus

bikain ziurtagiria WAI-AA WCAG 1.0