Albisteak

Albistea

Arane Gibelortzaga auzoko alkatea aukeratzeko hauteskundeak izango dira uztailaren 15ean, bertoko alkateak uko egin ondoren

 

Arane Gibelortzaga auzoko alkatea aukeratzeko hauteskundeak izango dira uztailaren 15ean, domekan, bertoko auzoko alkateak, izendapen horri uko egin ondoren. Horrela, gaur Osoko Bilkuran hauteskunde prozesu bat zabaltzea onartu da aho batez. 

Bermeoko Udalak azaldu duenez, 2016ko otsailaren 25ean, emaitzen arabera, udal osoko bilkurak auzo alkateak izendatu zituen, euren artean Arane Gibelortzagako auzo alkatea. 

2018ko otsailaren 5ean Arane Gibelortzagako auzo alkateak izendapenari uko egiteko eskaria aurkeztu zuen. Horrela, 2015eko abenduaren 20ko hauteskunde prozesuaren emaitzen arabera, hurrenkera jarraituta, botoak eskuratu zituzten hautagai denei deitu zaie eta denek uko egin diote izendapenari. 

Ondorioz, Arane Gibelortzagako auzoko alkatea izendatzeko hauteskunde berriak egingo dira uztailaren 15ean, domekan. Hauteskunde mahaia Bermeoko Araneko kiroldegian egongo da goizeko 10:00etatik 13:00ak arte. Bozketa eta botoen zenbaketaren arduradun mahaia Bermeoko Udalaren bi zinegotzik osatuko dute. 

Botoak isilekoak izango dira, gutun azal baten barruan jarritako txartelaren bidez. Paper horretan, auzokide baten izena idatzi beharko delarik. Hautesleek, botoa emateko, Nortasun Agiri Nazionala aurkeztu beharko diete mahaikoei. Txartelak zein gutun azalak Bermeoko Udalak emango ditu. 

Auzo alkatetza bakoitzeko hautesleak 18 urtetik gorako auzoko guztiak izango dira, hau da, auzo horretako erroldetan agertzen direnak.  Auzo alkateak Bermeoko Udalaren eta auzoen arteko zubia dira eta euren auzoetako bizilagunak ordezkatzen dituzte. Horrela, Bermeoko Udalak Arane Gibelortzagako 124 auzokide bozkatzera deitu ditu.

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

03 / 07 / 2018

Beste barriak

Bermeoko Udala

010 (94 617 91 00)
Arana eta Goiri tar Sabinen
enparantza z/g
48370 Bermeo - Bizkaia
antolakuntza@bermeo.eus

bikain ziurtagiria WAI-AA WCAG 1.0