Albisteak

Albistea

Euskaraldia txapa banaketa fasean sartuko da hurrengo astelehenean eta prestakuntza tailerrak eskainiko dira azaroaren 10, 15 eta 21ean

 

Datorren astelehenean, azaroaren 5ean, Euskaraldian parte hartzeko txapak banatzen hasiko gara, eta azaroaren 22ra arte egongo da izena eman eta txapa jasotzeko aukera. Horrez gain, Euskaraldian parte hartuko duten Ahobizi eta Belarriprestentzako tailer praktikoak eta dinamikoak eskainiko dira azaroaren 10, 15 edota 21ean, 11 egun horietan rol bakoitzak zelan jokatu lantzeko eta gure burua prestatzeko.

Txapei dagokienez, toki hauetan jaso ahal izango dira:

·      Liburutegian: 9:30-14:00 / 16:00-20:00 astelehenetik barikura

Zapatuetan: 9:30-13:00

·      Kultur etxean: Euskera Sailean: 10:00-14:00 astelehenetik barikura

·      Kabidxen: 16:00-20:00 astelehenetik eguenera

Txapa jaso nahi izanez gero, izena emanda egon behar da aldez aurretik. Hala ere, izena eman ez duenak, gune horietara hurbildu eta izena eman ostean jasoko du txapa.

Bestalde, azaroan izango ditugun ekintzak zabaldu nahi ditugu:

·      BARRY MANLEYren bakarrizketa azaroaren 9an Nestor Basterretxea aretoan 19:30ean. 2€ sarrera, Kabidxen aurretik erosteko aukera astelehenetik eguenera arratsaldez.

·      PRESTAKUNTZA TAILERRAK azaroaren 10ean (11:00-12:30) eta azaroaren 15 eta 21ean (18:00-19:30). Pertsona bakoitzak hiru egun horrek izango ditu aukeran tailerra egiteko. Euskaraldian parte hartuko duten Ahobizi eta Belarriprestentzako tailer praktikoak eta dinamikoak, 11 egun horietan rol bakoitzak zelan jokatu lantzeko eta gure burua prestatzeko. Aldez aurretik eman izena Kabidxen, whatsappez edo korreo elektronikoz eta animatu parte hartzen, ondo pasatuko dugu.

·      Euskaraldiaren hasiera ospatzeko azaroaren 23an PINTXO-POTE HERRIKOIA egingo dugu, musikaz lagunduta.

·      Euskaraldiaren azken egunean, abenduaren 3an, KABIDXEN ELKARTUKO gara, 11 egun horietan bizi izandakoa partekatzeko.

31 / 10 / 2018

Beste barriak

Bermeoko Udala

010 (94 617 91 00)
Arana eta Goiri tar Sabinen
enparantza z/g
48370 Bermeo - Bizkaia
antolakuntza@bermeo.eus

bikain ziurtagiria WAI-AA WCAG 1.0