Albisteak

Albistea

Musika Eskolako koroak eta triki-pandera taldeak Euskaraldiarekin bat egingo dute Musikalean ekimenean, azaroaren 29an, eguenean

 

Bermeoko Musika Eskolako koroak eta triki-pandero taldeak Euskaraldiarekin bat egingo dute Musikalean ekimenaren barne eta, horrela, kontzertua eskainiko dute, azaroaren 29an, eguenean, 17:30ean, musika-eskola alboko plazan. 

Musika eskolako ikasleak euskal kantuak kantari egongo dira eta hurreratzen diren pertsona guztiek ere kantuan jarduteko aukera izango dute.  Bermeoko Udalak herritar guztiak gonbidatu ditu kontzertu honetara.  Aho bizi, belarri prest musikarekin batera!

 

 

                       

 

27 / 11 / 2018

Beste barriak

Bermeoko Udala

010 (94 617 91 00)
Arana eta Goiri tar Sabinen
enparantza z/g
48370 Bermeo - Bizkaia
antolakuntza@bermeo.eus

bikain ziurtagiria WAI-AA WCAG 1.0