Albisteak

Albistea

Bertonek Fidelizazio-egitasmoa martxan jarriko du Bermeo Txartelaren bidez

Herritarrek honako abantaila hauek izan ditzakete Bermeo txartelarekin: deskontuak, erosketa baleak, sariak, zozketak…

 

 

 

Bertonek, Bermeoko Txiki Erdi enpresen elkarteak, fidelizazio-egitasmo bat martxan jarriko du, Bermeo Txartela, hain zuzen ere. Txartel hori doakoa da titularrarentzat eta herritarrek honako abantaila hauek izan ditzakete Bermeo txartelarekin: deskontuak, erosketa baleak, erosketak doan, sariak, opariak eta zozketak. 

Bertoneko ordezkariek gaur aurkeztu dute egitasmo berri hau prentsaurrekoan. Bertan, Idurre Bideguren, Bermeoko alkatearekin eta Caja Ruraleko ordezkariekin batera egon dira. Bertoneko ordezkariek Bermeo txartelari buruzko zehaztapenak eman dituzte eta establezimenduak zein herritarrak Bermeo Txartela egitasmora batzera animatu dituzte. 

Txartelaren ezaugarriei dagokienez, honako hauek dira: 

§   Doako txartela da eta titularrarentzat ez du inolako gastu osagarririk.

§  Caja Ruralaren tpv-a duten elkarteko komertzioetan 3 hilabetetan interes barik ordain daiteke.

§  Txartel honekin munduko edozein tokitan egin ahal izango dira erosketak, eta baita kutxazainetan dirua atera ere.

§  Ez da Caja Rural de Navarrako bezeroa izan behar.

§  Iruzurrezko erabileragatiko eta istripuz hiltzegatiko asegurua dakar.

§  NFC teknologia duen txartela da, hau da, orain arte bezala ordain daiteke edo modu azkarrago baten txartela tpv-ra hurbilduta.

Txartela Berton elkartearen bulegoan, kide diren establezimenduetan eta Caja Rural de Navarraren bulegoetan eskuratu ahal izango da eta parte hartuko duten establezimenduak zeintzuk diren jakiteko horietan txartelaren irudia jarriko da eta Bertonen webgunean jakinaraziko dira.

 Bertoneko ordezkariek adierazi dutenez, euren helburua da Bermeo Txartelarekin bermeotarrak egitasmo honetara batzea BERMEO TXARTELA eskatuta eta erabilita eta baita ere Bertonen bazkide ez diren establezimenduak elkartera batzea eta egitasmo honetan parte hartzea.

 “Egitasmo honen zeregina gure elkarteko kideek duten ahulguneak txikitzen edo ezabatzen laguntzea da: kostuak, sustapena, bezeroen kudeaketari buruzko informazioa, fidelizaziorako tresnak eta posizionamendua hobetzea”, azaldu duten Bertoneko kideek. 

Bermeo Txartelarekin lortu nahi dituzten helburu nagusiei  dagokienez, honakoak aipatu dituzte Bertoneko ordezkariek: 

1. Bermeoko ehun sozio ekonomikoa hazi eta garatzeko iturri moduan komertzioa, zerbitzuak eta ostalaritza  sustatzea. 

2. Herritarrei ematen zaien zerbitzua indartzea eta hobetzea, finantzatzeko erraztasuna eta herritarrari balio gehigarria emango dioten ordaintzeko eta fidelizaziorako tresnak sortuta. 

3. Gure elkarteko kideen posizionatzea eta irudia hobetzea. 

4. Gure elkarteko kideen lehiakortasuna handitzea honako hauen bidez:

 ·       Kostuak txikitzea.

·       Mailakako ekonomiak lortzea, sustatze ekintzak eginda eta taldekako fidelizazio ekintzak eginda.

·       Irudi eta komunikazio ekintzak indartzea.


5.  Gure BERMEO TXARTELAren bitartez herritarrari abantaila ekonomiko eta promoziozkoak ematea komertzio, zerbitzu eta ostalaritzatik. 

6.  Herritarrekin  epe luzerako emoziozko loturak ezartzea.

Egitasmo honetako kide nagusienak honako hauek dira:

1.- Berton ELKARTEA.- Bere funtzioa gure elkarteko kideen artean abian ipiniko diren promozio eta fidelizazio ekintzak koordinatu eta planifikatzea da.

2.- ESTABLEZIMENDUAK.- BERMEOko herritarren artean txartela erabiltzea sustatzen lagunduko dute, fidelizazio programaren bidez abantaila ekonomikoak emanda. 

Beraz, Bertonen esanetan, komertzio-zerbitzu guztiak batu ahal diren egitasmoa da eta herritar guztiek onura atera ahal dutena. 

“Aprobetxatu nahi dugu elkartean ez dauden establezimenduak elkartera batu daitezen gonbidatzeko eta hasieratik elkartearen zerbitzu guztiak erabil eta egitasmo honen abantaila guztiez goza dezaten”, adierazi dute. 

3.- HERRITARRAK.-Egitasmo honetako kide nagusienak dira, eurongatik egin da eta Berton ELKARTEKO komertzio, zerbitzu eta ostalaritza establezimenduetan egiten duten kontsumo arduratsua saritu nahi dugu eta horrela egitasmo honekin abiatuko diren abantaila ekonomiko guztietako partaide egin nahi ditugu; esaterako: deskontuak, erosketa baleak, opariak, sariak … 

4.- CAJA RURAL DE NAVARRA.- Egitasmoko bazkide teknologikoa da eta egitasmoak aurrera egin ahal izatea ahalbidetzen du. 

Informazio gehiago: Berton Elkartearen bitartez, parte hartzen duten establezimenduen bitartez eta Caja Rural de Navarraren bulegoan.

 

 

 

 

 

14 / 02 / 2019

Beste barriak

Bermeoko Udala

010 (94 617 91 00)
Arana eta Goiri tar Sabinen
enparantza z/g
48370 Bermeo - Bizkaia
antolakuntza@bermeo.eus

bikain ziurtagiria WAI-AA WCAG 1.0