Albisteak

Albistea

Kantu Kolorek 'Far west' umeentzako ikuskizuna eskainiko du apirilaren 5ean, barikuan, Bermeoko Kafe Antzokian

 

 

 

Kantu Kolore taldeak, 21. Korrika Kulturalaren barne, ‘Far West’ umeentzako dantza eta koreografia ikuskizuna eskainiko du barikuan, apirilaren 5ean, Bermeoko Kafe Antzokian, 18:00etan. Euskarazko ikuskizun hau 3 urtetik gorako umeei zuzenduta dago.

 

‘Far West’ ikuskizuna western edo mendebaldean girotua dago eta bertan kantu eta dantza berriak eskainiko ditu Kantu Kolorek, beti bezala haurrak mugiaraziko dituztenak, eta helduei parte hartzeko eta koreografia dibertigarriez gozatzeko aukera emango dietenak.

Gainera, Kantu Koloreren abestiek duten kutsu didaktikoa lagun, etxeko txikienei giza gorputzaren zatiei, animaliei edota koloreei buruz ikasten lagunduko diete, dantzan eta kantuan dabiltzan bitartean. Zuzeneko musika, ezusteko ederrez apaindua.

Sarrerak 4 euro dira eta jadanik salgai daude Bermeoko Gizarte eta Kultura etxean, www.kutxabank.es webgunean eta BBKren zerbitzu anitzetarako kutxazainetan. Leihatilan egun berdinean, barikuan, salduko dira, 17:30etik aurrera, sarrerak gelditzen badira.

 

28 / 03 / 2019

Beste barriak

Bermeoko Udala

010 (94 617 91 00)
Arana eta Goiri tar Sabinen
enparantza z/g
48370 Bermeo - Bizkaia
antolakuntza@bermeo.eus

bikain ziurtagiria WAI-AA WCAG 1.0