Albisteak

Albistea

Kurtzio, Zarragoitxi, Iparragirre eta Itsas Begi kaleek osatzen duten gunea bisitatu dute Eusko Jaurlaritzako teknikariek

 

 

Kurtzio, Zarragoitxi, Iparragirre, Itsas Begi kaleek osatzen duten gunea bisitatu zuten joan den barikuan, martxoaren 29an, Eusko Jaurlaritzako teknikariek. Bermeoko Udalak gune horretarako area degradatuaren izendapena eskatu zuen 2018ko abenduan eta hori lortzeko, besteak beste, gunearen azterlan sozio urbanistikoa landu zuen.

Horrela, Eusko Jaurlaritzako teknikariak azterlan sozio urbanistikoa egin duen lan taldearekin eta udaleko teknikariekin bildu ziren joan den barikuan, informazioa osatzeko eta azterlanaren informazioa gunean bertan egiaztatzeko. Bermeoko Udalak Eusko Jaurlaritzak gune hori area degradatu bezala izendatzea espero du, gune hori berreskuratzeko diru-laguntza bereziak jaso ahal izateko.

 

01 / 04 / 2019

Beste barriak

Bermeoko Udala

010 (94 617 91 00)
Arana eta Goiri tar Sabinen
enparantza z/g
48370 Bermeo - Bizkaia
antolakuntza@bermeo.eus

bikain ziurtagiria WAI-AA WCAG 1.0