Albisteak

Albistea

'Ez Bermeon, ez inon. Indarkeria matxistarik ez' lelopean, Erroxapek, Sorginorratzek eta Norezek biharko, barikurako, deitutako kontzentrazioarekin bat egin du Bermeoko Udalak

 

 

‘Ez Bermeon, ez inon. Indarkeria matxistarik ez’ lelopean, Erroxape Emakumeen Elkarteak eta Sorginorratz eta Norez talde feministek biharko, barikurako, deitutako kontzentrazioarekin bat egin du Bermeoko Udalak. Kontzentrazioa 19:30ean izango da Lamerako harrizko bankuan.

Ertzaintzak 37 urteko gizonezko bat atxilotu zuen joan den asteartean, apirilaren 23an, Bermeon, genero indarkeriako delitu bat egotzita, emazteari eraso egin ondoren.

Idurre Bidegurenek, Bermeoko alkateak, “biktimari Udalaren elkartasun eta babes guztia” adierazi dio. “Emakumeenganako indarkeria emakumeen duintasunaren eta segurtasun fisiko nahiz moralaren aurkako eraso larria da, eta, ondorioz giza eskubideen urraketa larri eta onartezina”, adierazi du.

Ildo honetan, azaldu duenez “eraso sexista hauek emakume guztien kontrako erasoak dira, onartezinak dira eta gogor gaitzetsi nahi ditugu. Ez dugu onartuko gure herrian emakumeen kontrako inolako erasorik”. Horrela, bere esanetan, “berdintasunaren alde lan egiten jarraitu behar dugu Bermeon, berdintasun ezaren ondorioak saihesteko”.

Bidegurenek herritar guztiak animatu ditu elkarretaratzean parte hartzera bihar, apirilaren 26an, barikuan, 19:30ean Lamerako harrizko bankuen.

 

 

 

25 / 04 / 2019

Beste barriak

Bermeoko Udala

010 (94 617 91 00)
Arana eta Goiri tar Sabinen
enparantza z/g
48370 Bermeo - Bizkaia
antolakuntza@bermeo.eus

bikain ziurtagiria WAI-AA WCAG 1.0