Albisteak

Albistea

Aketz Zubia Mingolarraren ‘Badatoz!’ kartelak irabazi du 2019ko Andra Mari eta Santa Eufemia jaien kartel lehiaketa

Bermeon, 2019ko uztailaren 5ean.- Bermeoko Andra Mari eta Santa Eufemia jaiek badute ospakizunak iragarriko dituen kartela. Izan ere, gaur goizean egin da botoen zenbaketa eta Aketz Zubia Mingolarrak irabazi du kartel lehiaketa ‘Badatoz!’ lanarekin. Zubiak 600 euroko saria jasoko du. Gainera, bigarren aldia da bermeotarrak lehiaketa hau irabazi duela.

 

Herritarrek euren botoekin jaien kartelaren irabazlea aukeratu dute epaimahaiak hautatutako bi kartel finalisten artean. Herritarrek Kultur Etxean ezarritako kutxan eta baita Internet bidez eman ahal izan dute botoa eta, aurten ere, parte hartzea bikaina izan da (ia 400 pertsonek parte hartu dute). Kutxan jasotako botoek %70eko balioa izan dute eta Internet bidez jasotakoek %30a.

 

Jai batzordeak botoa eman duten herritar guztiei eskerrak eman dizkie, “herritarron iritzia garrantzitsua delako Bermeoko jaietako kartela aukeratzeko”.

05 / 07 / 2019

Beste barriak

Bermeoko Udala

010 (94 617 91 00)
Arana eta Goiri tar Sabinen
enparantza z/g
48370 Bermeo - Bizkaia
antolakuntza@bermeo.eus

bikain ziurtagiria WAI-AA WCAG 1.0