Albisteak

Albistea

Bermeoko Arene kiroldegiko larrialdietarako eskailera jartzen hasi dira

Proiektu honi esker, herritar eta erabiltzaileen segurtasuna bermatuta geratuko da

Bermeon, 2020ko ekainaren 16an.- Bermeoko kiroldegiko larrialdietarako eskailerak jartzeko lanak hasi egin dira. Izan ere, kiroldegiak aspalditik behar zuen egitura da, herritar eta erabiltzaileen segurtasuna ez baitzen bermatzen gaur egun. Lanak datozen 3 hilabeteetan burututa egotea aurreikusten da eta, guztira, 151.250 euro inbertituko dira (BEZ barne).

Bermeoko Udalak segurtasun neurriak betetzen ez direla ziurtatzen duen txostena zuen aspalditik. Noski, hau dela eta, bertan gertatu zitekeenaren erantzukizuna Bermeoko Udalarena da. Hau kontutan izanik, lan hauek aurrera eramatea lehentasunezko jarduna izan zen Udal gobernuarentzat eta horretan jarri zen lehenbiziko egunetik. Udalaren helburua zen udarako lan hauek eginda egotea baina COVID-19ak sortutako egoerak ezinezkoa egin du helburu hau lortzea. Hala ere, egoerak ahalbidetu duenean, lanak esleitu eta hasi dira.

Kiroldegiko bigarren eta hirugarren solairuetako ebakuazio sistema hobetzeko helburua du larrialdietarako eskailera berriak. Beraz, lanak bukatutakoan, 100 pertsonatik gorako ekitaldiak egiten direnean, legea beteko duen larrialdiko ebakuaziorako irteera egongo da eta herritar eta erabiltzaileen segurtasuna bermatuta geratuko da.

16 / 06 / 2020

Beste barriak

Bermeoko Udala

010 (94 617 91 00)
Arana eta Goiri tar Sabinen
enparantza z/g
48370 Bermeo - Bizkaia
antolakuntza@bermeo.eus

bikain ziurtagiria WAI-AA WCAG 1.0