Albisteak

Albistea

Bermeoko Udalak Mañu auzoko asfaltatze lanak hasi ditu

-Helburua da auzo honetako irisgarritasuna hobetzea

-Guztira, 36.253,987 euro inbertituko dira eta lanak datorren asterako bukatuta egotea aurreikusten da

Bermeon, 2020ko urriaren 29ean.- Bermeoko Udalak asfaltatze lanak hasi ditu Mañu auzoan. Helburua auzo honetako irisgarritasuna hobetzea da eta, horretarako, 36.253,987 euro inbertitzea aurreikusten da. Lanak aste honetan hasi dira eta datorren astean bukatuta egotea aurreikusten da, baldin eta eguraldiak laguntzen badu.

Lanak auzoko puntu ezberdinetan burutuko dira. Batez ere, lurzorua egoera ezegokian dagoen tokietan. Honela, Oiorta baserritik Arrizurieta landaetxera arte; Canon erretegiaren aurrean dagoen Mañu auzoko sarreran; eta Bekoetxe Baserritik Etxezarre baserrira arte egingo dira lanak. Puntu batzuetan bide osoa berrituko da eta, beste batzuetan, berriz, bide-ertzak hobetuko dira, beharrizanen eta egoeraren arabera.

Honela, Udal Gobernuak legealdi hasieran markatu zuen helburu estrategikoetako batean beste aurrerapauso bat eman da: ‘Herriko auzoetako irisgarritasuna hobetu’ helburu estrategikoan, hain zuzen ere.

29 / 10 / 2020

Beste barriak

Bermeoko Udala

010 (94 617 91 00)
Arana eta Goiri tar Sabinen
enparantza z/g
48370 Bermeo - Bizkaia
antolakuntza@bermeo.eus

bikain ziurtagiria WAI-AA WCAG 1.0