Albisteak

Albistea

Bermeoko Udalak hainbat zerbitzu zabalduko ditu astelehenetik aurrera

-Besteak beste, Udalak kiroldegiko boulderra, gimnasioa eta squash kantxak zabalduko ditu eta Berhaz zerbitzua eta Liburutegia bere ohiko funtzionamenduarekin arituko dira

Bermeon, 2021eko otsailaren 19an.- Bermeoko Udalak hainbat zerbitzu zabalduko ditu astelehenetik aurrera. Egungo egoera sanitarioa hobea da eta, hau dela eta, Udalak kiroldegiko boulderra, gimnasioa eta squash kantxak (bizikideentzat bakarrik. Izan ere, egungo segurtasun eta osasun neurriek ez dute ahalbidetzen bizikideak ez diren pertsonen artean kirola egitea) berriz martxan jartzea erabaki du. Gainera, Berhaz zerbitzuak eta Liburutegiak bere ohiko funtzionamenduarekin jardungo dute astelehenetik aurrera. Hau da, ez da hitzordurik eskatu beharko.

Kiroldegiko zerbitzuak erabiltzeko, hori bai, hitzordua eskatu beharko da www.bermeo.eus webgunean. Gainera, kiroldegiko zerbitzuak pausoka irekitzeko lehenengo fase hau bukatzen denean, martxoan zehar bigarren fasea burutuko eta igerilekua zabalduko da. Aurrerago zehaztuko dira igerilekuaren irekierarako datak. Azkenik, otsailaren 25etik aurrera filmak Nestor Basterretxea aretora itzuliko dira Zinegoak-en eskutik eta, 26tik aurrera, zinema arruntaren lehen saioa egingo da.

“Datuek hobera egin ahala udal zerbitzuak pixkanaka berreskuratzen gabiltza. Jakin badakit bermeotarrek ahalegin handia egin dutela azken egunotan baina pena merezi izan du. Horrela jarraitzen badugu, alarma gorria egoeratik berehala aterako gara, nahiz eta oraingoz ezin gaitezkeen inolaz ere erlaxatu. Lehenbizi umeen jolaslekuak, skate pista eta aire libreko kirolguneak zabaldu genituen eta orain kiroldegiaren, Berhaz-en eta Liburutegiaren txanda izan da”, azaldu du Bermeoko alkate Aritz Abaroak.

19 / 02 / 2021

Beste barriak

Bermeoko Udala

010 (94 617 91 00)
Arana eta Goiri tar Sabinen
enparantza z/g
48370 Bermeo - Bizkaia
antolakuntza@bermeo.eus

bikain ziurtagiria WAI-AA WCAG 1.0