Albisteak

Albistea

Bermeoko Udalak hainbat ekintza antolatu ditu Emakumeen Nazioarteko Eguna dela eta

  • Besteak beste, egun horretan bertan proiektatuko den ‘Las Niñas’ filma eta martxoaren 12an egingo den ‘Matriuska’ antzerkia programatu dira

Bermeon, 2021eko martxoaren 5ean.- Bermeoko Udalak hainbat jarduera antolatu ditu datorren asterako. Izan ere, martxoaren 8an Emakumeen Nazioarteko Eguna ospatuko da eta, Udalean ordezkaritza duten alderdi politiko guztiek aho batez onartutako adierazpen instituzionala zabaltzeaz gain (atxikita), indarrean dauden osasun eta segurtasun neurriak beteko dituzten zenbait ekintza seguru programatu dira. Besteak beste, egun horretan bertan proiektatuko den ‘Las Niñas’ filma eta martxoaren 12an egingo den ‘Matriuska’ antzerkia.

Esan bezala, martxoaren 8an Bermeoko Udalean ordezkaritza duten alderdi politiko guztiek aho batez onartutako adierazpen instituzionala zabalduko da. Gainera, Emakumeen Nazioarteko Eguna dela eta, 17:00etan eta 19:00etan Nestor Basterretxea aretoan zine emanaldi berezia egingo da: ‘Las Niñas’. Sarrerak 4,5 euroko prezioa izango du.

Bestalde, martxoaren 12an, Ttak Teatroaren eskutik ‘Matriuska’ antzerkia ikusteko aukera izango dugu Nestor Basterretxea aretoan. Antzerkia 19:00etan egingo da eta sarrerek 6 euroko prezioa izango dute (deskontua dutenek 4,5 euro ordaindu beharko dute). Tiketak Gizarte eta Kultur Etxean edo www.kutxabank.eus webgunean eskuratu ahal izango dira.  

<u>Berditasun zerbitzua</u>

Bermeoko Udalak Berdintasun Zerbitzua berreskuratu du. Zerbitzu honen helburu nagusia izango da Bermeoko II.Berdintasun Plana garatzea eta bertan jasotzen diren ekintzak burutzea. Berdintasun teknikariak udaleko berdintasun-politikak koordinatuko ditu eta herriko eragileekin elkarlanean jardungo da berdintasunaren bidetik ekintza eta programa desberdinak gauzatzeko.

05 / 03 / 2021

Beste barriak

Bermeoko Udala

010 (94 617 91 00)
Arana eta Goiri tar Sabinen
enparantza z/g
48370 Bermeo - Bizkaia
antolakuntza@bermeo.eus

bikain ziurtagiria WAI-AA WCAG 1.0