Albisteak

Albistea

Bermibus berria zerbitzua eskaintzen hasi da gaur

‘Bermeo Zabaltzen’ aplikaziori esker, erabiltzaileak Bermibusa bere autobus geltokitik zehazki noiz pasako den jakingo du 

Bermeon, 2022ko maiatzaren 5ean.-  Bermibus berria Bermeon zerbitzua eskaintzen hasi da gaur. Ibilgailua gaur iritsi da herrira eta, gainera, errotulazioa estreinatu du. ‘Bermeo Zabaltzen’ aplikazioari esker, erabiltzaileak uneoro jakingo du Bermibusa non dagoen eta bere geltokitik noiz pasako den modu erraz batean ikusteko aukera izango du.

“Aplikazio honek eskaintzen duen informazioa oso baliagarria egingo zaio erabiltzaileari. Etxetik atera gabe jakingo du Bermibusari bere geltokira iristeko zenbat minutu faltako zaizkion eta horrek antolaketa erraztuko dio. Errotulazio berriak, gainera, uste dut itxura polita emango diola autobusari”, adierazi du Bermeoko alkate Aritz Abaroak.

05 / 05 / 2022

Beste barriak

Bermeoko Udala

010 (94 617 91 00)
Arana eta Goiri tar Sabinen
enparantza z/g
48370 Bermeo - Bizkaia
antolakuntza@bermeo.eus

bikain ziurtagiria WAI-AA WCAG 1.0