Albisteak

Albistea

Martxan da Arrain Azokaren 29. edizioa

-Maiatzaren 19tik eta 21era bitartean ospatuko da eta gai nagusia `Gastronomia´ izango da

-Musika, dantza, hitzaldiak, dastaketak, familiei bideratutako tailerrak, bertoko kirolak, bisita gidatuak, produktu ezin hobeak… herritarrek gustu guztiei bideratutako ekintzak aurkituko dituzte

Bermeon, 2023ko maiatzaren 5ean.-  Musika, dantza, dastaketak, familiei bideratutako tailerrak, bertoko kirola, bisita gidatuak, produktu ezin hobeak… Beste urte batez, Bermeoko Arrain Azokak gustu eta adin guztiei zuzendutako jarduera ugari eskainiko du. Okasio honetan, aurten, 29. edizioa beteko duen azoka, maiatzaren 19tik 21era bitartean ospatuko da.

Horrela jakinarazi da gaur goizean bertan egindako prentsaurrekoan, zeinetan Kepa Zumeta, Turismo zinegotziak; Bego Gangoiti, Turismo teknikariak eta Alicia Urquijo eta Bitor Aguirre, Bermeoko Arrain Azokako kideek parte hartu duten.

Azokak beste batzuen artean Bermeoko izaera, tradizioa, nortasuna eta produktuak balioestea eta herritarrei gastronomiaren inguruan antolatutako hainbat jardueraz gozatzeko aukera eskaini nahi die, arrainaz bereziki. Ildo horretan, antolatzaileek herritarrak eta bisitariak animatzen dituzte jai giroan dibertitzera eta ekitaldira gerturatzera.

Aurtengo Arrain Azokaren gai nagusia ‘Gastronomia’ izango da. Izan ere, arrantzaleak itsasoratzeko arrazoi nagusia da gure platerera kalitate hobereneko produktuak ekartzea. Gainera, kontserberek ere helburu bera dute, lehen mailako arrain-kontserbak gure etxeetako mahaietara eramatea. Hau dela eta, aurten gastronomiari aparteko garrantzia emango zaio. Produktu bikainak ditugu, eta horiek baliatzen eta maridatzen badakigu.

Arrain Azoka maiatzaren 19tik 21era bitartean egingo den arren, egun batzuk lehenago hasiko dira jarduerak. Maiatzaren 17an eta 18an, Arrantzalearen Museoan, Kankinkabara taldearen “Madalenak Arrain Azokan” emanaldia eta “Itsasoak pizten gaitu” dokumentalaren proiekzioa eta Beñat Gerekarekin solasaldia egingo da, hurrenez hurren.

Bestalde, maiatzaren 19an, ostirala, 2023ko Arrain Azokaren inaugurazio ekitaldia egingo da eta Hegaluze sariaren irabazlearen izena jakinaraziko da, beste batzuen artean. Hortik aurrera, hainbat jardueraz gozatu ahal izango da (programa erantsia). Bisitaldiak kontserbagileetara, Ortube itsasontzia ezagutzeko aukera, pilota partidak, batel estropadak, hitzaldiak eta abar.

05 / 05 / 2023

Beste barriak

Bermeoko Udala

010 (94 617 91 00)
Arana eta Goiri tar Sabinen
enparantza z/g
48370 Bermeo - Bizkaia
antolakuntza@bermeo.eus

bikain ziurtagiria WAI-AA WCAG 1.0