Albisteak

Albistea

Ekintza ugari maiatzean Bermeoko Musika eskolan

-Maiatzaren 22an, 2023-2024 ikasturteko matrikulazioa martxan jarriko da eta maiatzaren 22tik 25era ate irekiak egongo dira

Bermeon, 2023ko maiatzaren 9an.- Kontzertuak, emanaldiak, kalejirak, ate irekiak… Bermeoko José Antonio Egia Musika eskolak ekintza ugari antolatu ditu maiatzerako.

Gaur, maiatzak 9, asteartea, herriko ikastetxeetako DBH3ko ikasleek musika modernoa ezagutarazteko erakusketa bat antolatu dute musika eskolan. Maiatzaren 16an, aldiz, 7 urteko ikasleek beren instrumentuekin kontzertua eskainiko dute. “Nire I. kontzertua” izenekoa audizio-gelan egingo da 18:00etan. Hurrengo egunean, maiatzak 17, asteazkena, Kankinkabara txistu taldeak “Arrain azokan Maddalenak” lelopean ikuskizun aparta eskainiko du Arrantzaleen Museoan 20:00etan. Eta emanaldiekin bukatzeko, larunbatean, hilak 20, Musika eskolako kantari txikiek, Arrekatxutxa eta Kankinkabara taldeek 12:00etan Lameran hasiko den eta Bermeoko kaleetan zehar ibiliko den kalejira eskainiko dute.

Bestalde, Musika eskolak, 2023-2024 ikasturteko matrikulazioa egiteko epea irekiko du maiatzaren 22an. Horrela, izena eman nahi dutenek ekainaren 15era arte izango dute aukera. Zentzu horretan, aipatzekoa da, maiatzaren 22tik 25era ate irekiak egongo direla. Kasu honetan hitzordua hartu behar da 94 617 9156 telefonora deituz edota musikaeskola@bermeo.eus helbidera idatziz.

09 / 05 / 2023

Beste barriak

Bermeoko Udala

010 (94 617 91 00)
Arana eta Goiri tar Sabinen
enparantza z/g
48370 Bermeo - Bizkaia
antolakuntza@bermeo.eus

bikain ziurtagiria WAI-AA WCAG 1.0