Albisteak

Albistea

Udalak Bermeoko Lurdeia landa-etxea zoriondu du Tripadvisor-ek 25 hotel hoberenen artean aukeratu duelako

Tripadvisor bidaia bilatzaileak Bermeoko Lurdeia landa-etxea Pentsio eta Ostatu Hoberenen kategorian Estatuko 25 hotel hoberenen artean aukeratu du, seigarren saria lortu du, hain zuzen ere. Hori dela eta, Bermeoko Udalak zorionak eman dizkio, izan ere, sari hori “berri ona da Lurdeiarentzat eta baita ere Bermeoko herriarentzat”.

 

Bermeoko Udalak adierazi duenez, “pozgarria” da aurten ere Bermeoko Lurdeia  landa-etxeak honelako sari garrantzitsu bat jasotzea, gure ustez, sektoreak Bermeon “kalitatezko turismoa sustatzeko egiten duen apustua erakusten duelako” eta sari hau egindako lanaren emaitza delako.

 

“Beraz, zorionak Lurdeiari, Tripadvisorren erabiltzaileek aukeratzen duten sari honekin bere lan eta zerbitzu ona aitortzen direlako: Bermeorentzat berri ona da”, nabarmendu du.

02 / 02 / 2015

Beste barriak

Bermeoko Udala

010 (94 617 91 00)
Arana eta Goiri tar Sabinen
enparantza z/g
48370 Bermeo - Bizkaia
antolakuntza@bermeo.eus

bikain ziurtagiria WAI-AA WCAG 1.0