Albisteak

Albistea

Herritarrek 'Aquagym' egiteko aukera izango dute otsailaren 21ean, 'Zapatu kirolaria' ekimenaren barne


Herritarrek ‘aquagym’ (gimnasia uretan) egiteko aukera izango dute otsailaren 21ean, zapatuan,  Bermeoko Udal Kirol Patronatuak eskainitako "Zapatu kirolaria"  ekimenaren barne. ‘Aquagym’ saioa arratsaldeko 17:00etan hasiko da Araneko kiroldegiko igerilekuan .  

Saio hau abonatuentzat euro bat izango da eta bi euro ez abonatuentzat eta parte hartu nahi dutenek izena eman behar dute Araneko kiroldegian. Bermeoko Udal Kirol Patronatuak ‘aquagym’ saio honetan parte hartzera animatu ditu herritarrak, izan ere, bakarka, familian edo lagun artean kirolarekin ondo pasatzeko aukera paregabea eskainiko du. 

Bermeoko Udal Kirol Patronatuak adierazi duenez, ‘Zapatu kirolaria’ ekimenarekin, hilero, aldez aurretik jakinarazitako zapatu batean, kirol jardueraren bat praktikatzeko edo ezagutzeko aukera dago. “Horrela herritarrei aukera eman nahi zaie, herrian egiten diren jarduerak ezagutzeko, jarduera berriak zabaltzeko eta zapatuetan ere kirolean murgiltzeko, besteak beste”, gaineratu du.

 

 

 

10 / 02 / 2015

Beste barriak

Bermeoko Udala

010 (94 617 91 00)
Arana eta Goiri tar Sabinen
enparantza z/g
48370 Bermeo - Bizkaia
antolakuntza@bermeo.eus

bikain ziurtagiria WAI-AA WCAG 1.0