Albistea
Abenduaren 2tik 10era Gaztelugatxera joateko Bizkaibusek zerbitzu bereziak jarriko ditu A3518 BILBAO – MUNGIA – BAKIO (autobidetik) linean, A3524 BERMEO – BAKIO linearen taxi zerbitzuari gehituta. Hortaz, Bermeoko Gaztelugatxe altxorra bisitatu nahi duten bisitari zein herritarri guztiei Bizkaibusen zerbitzu berezi horiek erabiltzera animatu ditu Irune Ormaetxeak, Turismo zinegotziak; inguru zoragarri horretara garraio publikoan joanda “trafiko arazoak saihestuko direlako eta mugikortasuna hobetuko delako” eta “hori oso garrantzitsua da turismo jasangarria lortu nahi badugu”.
Ormaetxeak adierazi duenez, Bermeoko Udalarentzat “albiste ona” da zerbitzu berezi hauek jartzea; izan ere, Bermeoko Udalak “aspaldi Bizkaiko Foru Aldundiari egindako eskaera bat da, inguru horretako mugikortasuna hobetzeko eta turismo jasangarria bultzatzeko”.
“Zerbitzu hori ezinbestekoa dela uste dugu, Bermeoko Gaztelugatxeko San Juan bisitatzen doan jende kopurua kontuan hartuta”, azaldu du Ormaetxeak. Ildo honetan, gogoratu duenez, joan den Aste Santuan Bermeoko Udalak Gaztelugatxera joateko autobusa jarri zuen eta plaza guztiak okupatu zituen. “Espero dugu oraingoan ere zerbitzu horrek erabilera garrantzitsua izatea”, adierazi du.
Ildo horretan, abenduaren 2tik 10era, A3518 linearen ohiko ibilbidearen azken geralekutik (Bentalde-Bakio), zerbitzu bereziak egongo dira Bermeora, orduro: 8:30, 9:30, 10:30, 11:30, 12:30, 13:30, 14:30, 15:30, 16:30 eta 17:30. Gainera, autobusez aldatzea doan izango da Gaztelugatxera edo zerbitzu bereziaren beste edozein geralekutara joan nahi duten erabiltzaileentzat. Bermeoren kasuan, Lameratik aterako dira autobusak, honako ordutegian: 9:00, 10:00, 11:00, 12:00, 13:00, 14:00, 15:00, 16:00, 17:00 eta 18:00etan.
010 (94 617 91 00)