Albistea
Pez Limbok Oxido. Umore garratza antzezlana taularatuko du hiru mikroantzerkien bidez, apirilaren 13an, barikuan, Bermeoko Nestor Basterretxea aretoan. Mikroantzerkiak (Madame B, Homo Amabilis eta Margarita Molotov) euskaraz 20:00etan ikusi ahal izango dira eta gaztelaniaz gaueko 21:30ean.
Obra honetan ezohiko gertaerak bizi dituzten pertsonaia bereziak agertzen dira, bizitzaren absurdoari aurre egiten dietenak, hain zuzen ere. Euren existentziari aurre egiteko modu bitxiak ustekabeko gertaerak eragingo ditu. Hiru gertaera groteskok pertsonaia horien giza harremanen oxidoa eta bizi diren gizartearen oxidoa utziko dute agerian.
Ikusleekiko hurbiltasuna eta konplizitatea dira hiru espazio ezberdinetan gertatzen den umore garratzeko obra honen azken osagaiak.
Antzezlana Raúl Caminok zuzendutakoa da eta aktoreak honako hauek dira: Raúl Camino, Begoña Martín, Ainhoa Alberdi, Aitor Pérez eta Eduardo Hernando.
Sarrerak 6 euro dira eta salgai daude Bermeoko Gizarte eta Kultura etxean, orotarako kutxazainetan edo www.kutxabank.es web gunean.
010 (94 617 91 00)