Albistea
Eusko Jaurlaritzak, SPRIren bitartez, eta Bermeoaldeko Behargintzaren kolaborazioarekin, doako lan saio batzuk antolatu ditu Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologiak (IKT) erabiltzen ikasteko eta horrela negozioak lehiakorragoak izateko. Tailer horiek 10 langile baino gutxiago duten autonomo eta mikroenpresei zuzenduta daude eta Bermeoko KZgunean eskainiko dira.
Teknologi berrien erabilerari buruzko tailerrak honakoak izango dira: azaroaren 8an eta 10ean ‘Zure negozioaren promozio aktiboa interneten (14:00-16:00); azaroaren 29an eta abenduaren 2an ‘Zure web gunea sortu eta erakusleiho birtuala bezala erabiltzen ikasi’ (14:00-16:00); azaroaren 16an ‘Nola erabili mugikorrak zure negozioa eraginkorragoa izateko’ (14:00-16:30); eta azaroaren 21ean eta 23an ‘Teknologien erabilera eraginkorra eta segurua’ (14:00-16:00).
Izena ematea Behargintzan izango da (Zubiaur tar Kepa 26-28, 1. / Tel..: 94 617 91 90 / prospekzioa@bermeo.eus) urriaren 31 baino lehenago eta plazak mugatuak dira (taldeak ez badira osatzen, izena emateko epea luzatu daiteke). Interesa duten pertsonak, baina aipatutako datetan ezin dutenak, Behargintzarekin kontaktuan jarri behar dira.
010 (94 617 91 00)