Albisteak

Albistea

Bermeoko udalak Gabonetako azoka antolatu du abenduaren 8tik 9ra Gabon Bermiotarrak ekimenaren barnean

  • Lehenbiziko aldiz, Udalak eta Berton herriko merkatarien elkarteak, udalerriko merkatariez osatutako gabonetako azoka antolatzeko konpromisoa hartu dute.

Bermeon, 2022ko abenduaren 01ean.- Bermeok 2023ko Gabonei ongi etorria emango die datorren abenduaren 8tik aurrera. Izan ere, Bermeoko Udalak, bi eguneko (abenduaren 8 eta 9) Gabonetako azoka antolatu du Berton herriko merkatari elkartearekin elkarlanean. Lehenbizikoz, Bermeoko merkatariez osaturiko azoka izango da berau, beraien produktu eta lana ezagutarazteko helburuaz. “ Gure merkatarien lanaren balioa azpimarratu nahi dugu, nabarmendu, gure merkataritza indartu. Gabon aurreko azoka bermeotar hau urtero ospatzeko ohitura ezartzea da gure asmoa”, azpimarratu du Xabi Ortuzar Butron alkateordeak.

Hogeita hamar postu  jarriko dira Lameran gune desberdinetan banatuta. Besteak beste, opari eta erakusketa gunea, kontzertuentzako gunea, solasaldientzako gunea, gazteentzako jolas-gunea eta gastrotxokoa. Horrez gain, azokan bertan, Bermeoko enpresa eta autonomo guztien eskura beraien izena emateko liburu bat jarriko da, Bermeoko produktu eta zerbitzu gida baten lanketa burutzeko. “Gida horri esker, gure herriko etxe guztietan herriko produktu eta zerbitzuen katalogo bat izango dugu” adierazi du Ortuzarrek.

Hori horrela, bertaratzen direnek, gabonetarako opariak eskuratzeaz gain, hainbat ekintzaz gozatzeko aukera izango dute. “Herritarrak eta merkatariak batzen dituen azoka antolatu nahi izan dugu, gure herritarren partehartzea sustatu asmoz. Gabonetako Azokak magiaz eta jai giroaz beteko du gure Lamera eta beste hainbat ekitaldiz gozatzeko aukera izango dute herritarrek”, gaineratu du alkateordeak.

01 / 12 / 2023

Beste barriak

Bermeoko Udala

010 (94 617 91 00)
Arana eta Goiri tar Sabinen
enparantza z/g
48370 Bermeo - Bizkaia
antolakuntza@bermeo.eus

bikain ziurtagiria WAI-AA WCAG 1.0