Albisteak

Albistea

GIZek inkesta bat zabaldu du zerbitzuari buruzko gazteen iritziak ezagutzeko

  • Inkesta sarean bete daiteke, eta otsailaren 29ra arteko epea dago

Bermeoko Gazteentzako Informazio Zerbitzuak (GIZ) herriko gazteek zerbitzuari buruz daukaten iritziak ezagutu gura ditu. Horretarako, inkesta bat prestatu eta zabaldu du, ahalik eta gazte gehiengana iritsi asmoz.

Inkesta laburra da, minutu gutxitan egitekoa eta sarean bertan bete daiteke hurrengo estekan: https://labur.eus/tPo9F . GIZen sare sozialetara sartuta, QR bidez ere sartu daiteke inkestara, bertan zuzenean betetzeko. Inkesta anonimoa eta konfidentziala da, eta datu orokor batzuk baino ez dira eskatzen, erabiltzaileen profilak osatzeko. Inkesta betetzeko azken eguna otsailaren 29a izango da.

Ikasten eta hobetzen jarraitu gura du Bermeoko GIZ zerbitzuak, eta horretarako “garrantzitsua” da herriko gazteen iritziak ezagutzea. “Mota honetako inkestak informazio iturri interesgarria izaten dira erabiltzaileen iritziak ezagutzeko, eta, era berean, zer hobetu dezakegun jakiteko. Kasu honetan, gazteak dira zerbitzu honen erabiltzaileak. Bermeoko gazte guztiak animatzen ditut parte hartzera, zerbitzua eurentzako delako, eta uste dut abiapuntu ederra dela izan daitekeela inkesta”, adierazi du Maite Caruezo Ugalde Gazteria Saileko zinegotziak. 

Aldez aurretik, parte hartzea eta ekarpenak eskertu ditu Caruezok.

17 / 01 / 2024

Beste barriak

Bermeoko Udala

010 (94 617 91 00)
Arana eta Goiri tar Sabinen
enparantza z/g
48370 Bermeo - Bizkaia
antolakuntza@bermeo.eus

bikain ziurtagiria WAI-AA WCAG 1.0