Albistea
Irisgarritasuna bermatze aldera, Fielato enparantzatxoan behegainak ez labaintzeko lanak egiten ari da Bermeoko Udala; izan ere, Benito Ibarrolazak, alkateorde eta Zerbitzu zinegotziak, adierazi duenez, toki horrek duen aldapa dela eta, lehentasuna da Fielatoko zorua labainkorra ez izateko tratamenduak ezartzea.
Fielatoko lanak bukatzen direnean, Portuan, Nardiz Tar Benanzio kalean, tabernen aurrean dauden eskaileretan ez labaintzeko lanak egingo dira.
010 (94 617 91 00)