Albisteak

Albistea

Gaurtik hasita, herritarrek Andra Mari eta Santa Eufemia jaietako kartel irabazlea aukeratu ahalko dute finalisten artean

Herritarrek euren botoekin, 2024ko Andra Mari eta Santa Eufemia jaietako kartel irabazlea aukeratu ahal izango dute epaimahaiak aukeratutako hiru kartel finalisten artean. Honakoak dira hiru kartel finalisten izenburuak: Collagea jaiak, Xixili eta kitxu!, Xixili ta konfeti.

Orain, herritarrek gaurtik, uztailaren 16ra bitartean bozkatu ahal izango dute hiru kartel finalisten artean. Kartelak ikusgai daude Bermeoko Gizarte eta Kultura etxean (09:00-14:00 eta 17:00-21:15) eta Bermeoko Udalaren webgunean.

Pertsona bakoitzak baten bakarrik bozka dezake, Bermeoko Gizarte eta Kultura etxean ezarrita dagoen kutxan edo Internet bidez hurrengo loturan: https://forms.gle/6dHs1UEAB7LJs3J78. Lotura Bermeoko Udaleko webgunean (www.bermeo.eus) eta Bermeoko Udalaren sare sozialetan egongo da herritarren eskura. Kutxan jasotako botoek %70eko balioa izango dute, eta Internet bidezkoek, berriz, %30.

Aurten 13 kartel aurkeztu dituzte lehiaketara. Epaimahaia joan den astean batu zen lehiaketara aurkeztutako kartel guztiak aztertzeko, eta Jai Batzordeko kideek eta udala osatzen duten alderdi guztietako ordezkari banak osatu zuten. Aukeraketa egiterako orduan honakoak izan zituzten kontuan: kalitate artistikoa, originaltasuna, Bermeoko jai giroa adieraztea eta lehiaketaren oinarrietako ezaugarriak jasotzea (jai herrikoiak eta herritarrentzat izatea, parte hartzaile eta sortzaileak, euskaldunak, feministak, solidarioak eta ekologistak).

Epaimahaiak eskerrak eman dizkie parte hartzaile guztiei, egindako lanagatik eta Bermeoko jaietako kartela aukeratzeko lehiaketan parte hartzeagatik.

08 / 07 / 2024

Beste barriak

Bermeoko Udala

010 (94 617 91 00)
Arana eta Goiri tar Sabinen
enparantza z/g
48370 Bermeo - Bizkaia
antolakuntza@bermeo.eus

bikain ziurtagiria WAI-AA WCAG 1.0