Albisteak

Albistea

Udalerriko eskola umeek olinpiadetan parte hartuko dute domekan

Bermeoko Udalak eta Taraska Atletismo Taldeak antolatuta, Bermeoko ikastetxeetako Lehen Hezkuntzako ikasleek atletismoko olinpiadetan parte hartzeko aukera izango dute domekan. Olinpiaden helburu nagusia umeek atletismoa ezagutzea da, baita ere lagunekin batera kirola egiteaz disfrutatzea.

10:00etan batuko dira eskola umeak Artza frontoian, eta, 12:00ak bitartean, bi orduz hainbat proba egin beharko dituzte. Besteak beste, vortex jaurtiketa, luzera jauzia, korrika lasterketa eta korrika lasterketa oztopoekin izango dira egin beharko dituzten probak.

2019an egin zen azkenengo haur olinpiada, eta 49 umek parte hartu zuten; aurten, dagoeneko 104 ikaslek eman dute izena. Atletismoko haur olinpiadetan parte hartzeko, umeek eskoletan eman behar dute izena eta gaur da horretarako azken eguna. Parte hartzaileek eskolan bertan hartuko dute domekarako behar duten dortsala.

22 / 05 / 2024

Beste barriak

Bermeoko Udala

010 (94 617 91 00)
Arana eta Goiri tar Sabinen
enparantza z/g
48370 Bermeo - Bizkaia
antolakuntza@bermeo.eus

bikain ziurtagiria WAI-AA WCAG 1.0