Prensa

Prensa

Berualak salmentan jarri ditu Alde Zaharreko lau etxebizitza

 

Bermeoko Urigintz Barriztatze Alkarteak, Beruala S.Ak, salmentan jarri ditu lau etxebizitza Alde Zaharrean. Berualak azaldu duenez, hiru Talakoetxea kaleko 13ko eraikinean daude eta laugarren etxebizitza Nekazari kaleko 5 zenbakian dago. 

Bi eraikin hauek Berualak sustatu ditu. Talakoetxea kaleko 13. eraikineko etxebizitzei dagokienez, horietariko bi duplexak dira eta Nekazari kaleko etxebizitzari dagokionez, etxe bakarra da, triplex bat, hain zuzen ere. “Etxebizitza hauek erosten dituztenek Bermeoko Kultur etxeko beheko solairuan aparkaleku plaza bat erosteko aukera ere izango dute”, gaineratu du.

Berualak azaldu duenez, eskariak aurkezteko epea 2016ko apirilaren 22ra arte izango da, Berualaren bulegoan (Andra Mari kalea 22). 

Ildo berean, adierazi duenez, nahiz eta babes ofizialeko etxebizitzak ez izan, prezioa mugatua dago. Horrela, besteak beste, interesatuak ezin dira beste etxebizitza baten jabeak izan eta etxebizitza ohiko etxebizitza bezala erabiltzeko izan beharko da. Zozketa sasoian, lehentasuna izango dute gutxienez urte bat Bermeon erroldatuta dauden herritarrek.

Horrez gain, Berualak 10 urtetan eros-lehentasuna eta atzera-eskuratze eskubideak izango ditu eta epe horretan salmenta prezioa erosketaren berbera izan beharko da. 

Informazio gehiago eta etxebizitzen ezaugarriak ikusi nahi izanez gero, Berualaren bulegoan ikusi ahal izango da (Andra Mari 22).

 

 

22 / 03 / 2016

Otras noticias

Bermeoko Udala

010 (94 617 91 00)
Arana eta Goiri tar Sabinen
enparantza z/g
48370 Bermeo - Bizkaia
antolakuntza@bermeo.eus

bikain ziurtagiria WAI-AA WCAG 1.0