Prensa

Prensa

Billete faltsuen ikerketa amaituta, Bermeoko Udaltzaingoak lau pertsona identifikatu ditu ustezko egile moduan

Bermeoko Udaltzaingoak billete faltsuak atzeman zituen herrian otsailaren bigarren astean, eta ordutik ikerketa lanak egiten ibili dira. Orain, ikerketa zarratuta jakinarazi dute lau pertsona identifikatu dituztela ustezko egile modura.  Aritz Flores udaltzainburuak jakinarazi duenez, ustezko egileetako batek Internet bidez erosi zituen billeteak, eta berak erabiltzeaz gain, banatu egin zituen besteek ere erabiltzeko.

Bermeoko Udaltzaingoak, denetara, zazpi iruzur salaketa jaso ditu, eta, diotenez, denak izan dira Bermeoko merkatari eta ostalariena; iruzurra, guztira, 250 eurokoa izan da. Horrez gain, Udaltzaingoak erabili ez diren 3.560 euro faltsu berreskuratu ditu. “Uste dut kalte handia saihestu dela”, adierazi du udaltzainburuak.

Datozen egunetan Bermeoko Udaltzaingoa Berton eta Bostale elkarteko kideekin batuko da, informazioa emateko, eta mota horretako ekintzak saihesteko eman beharreko pausoak zeintzuk diren zehazteko, “berriro gerta ez dadin”. Era berean, herritarrei berriro gogorarazi gura die, mota horretako edozein gertakariren aurrean, zuzenean Bermeoko Udaltzaingoarekin harremanetan jartzeko 092 edo 94-617 91 11 telefono zenbakietara deituta, “arinago eta modu eraginkorrago batean jokatu daitekeelako”.

04 / 03 / 2024

Otras noticias

Bermeoko Udala

010 (94 617 91 00)
Arana eta Goiri tar Sabinen
enparantza z/g
48370 Bermeo - Bizkaia
antolakuntza@bermeo.eus

bikain ziurtagiria WAI-AA WCAG 1.0