Prensa

Prensa

Antzerki tailerra martxoaren 15ean hasiko da

Eneritz Artetxe aktoreak gidatuta Bermeoko Udalaren Kultura Sailak antolatu duen tailerraren hasierako eguna atzeratu egin da eta beraz, izena emateko epea luzatu. 

Tailerrean landuko dira, besteak beste, gorputz eta ahots adierazmenak, pertsonaiak, erritmoa, inprobisazioa eta testuak, hori guztia, ariketen bidez egingo da, eta landutako kontzeptuak eszenan praktikak jarri nahi dira. 

Hortaz, “antzerkirako zaletasuna duenak badu aukera ederra profesional on bategaz antzerki munduan murgiltzen ikasteko”, adierazi du Bermeoko Udalak.

Gogoratu duenez, antzerki tailerra martitzenero egingo da Kultura Etxean martxoaren 15etik aurrera arratsaldeko 7etatik 9etara bitarte. 

Izena emateko, deitu Kultura Sailera 946179157 edo e-mezua bidali kultura@bermeo.eus helbidera.

01 / 03 / 2016

Otras noticias

Bermeoko Udala

010 (94 617 91 00)
Arana eta Goiri tar Sabinen
enparantza z/g
48370 Bermeo - Bizkaia
antolakuntza@bermeo.eus

bikain ziurtagiria WAI-AA WCAG 1.0