Prensa
Bermeoko Gizarte Ongizaterako Udal Patronatuko Gizarte Heziketarako Esku-hartze Taldeak (GHET) urtean zehar hainbat esku-hartze mota martxan jartzen ditu, bakarkakoak, taldekakoak eta ildo komunitariokoak, hain zuzen ere. Lan komunitario honen barne, 2014-2015 ikasturtean hiru programa garatu ditu ikastetxeetan: ‘Gizarte trebetasunak lantzen’ programa LH6ko adingabeei zuzenduta. Teknologi berrien erabilera egokiaren gaineko programa DBH1eko adingabeei zuzenduta eta Genero indarkeriari aurre hartzeko beste programa bat DBH2ko adingabeei zuzenduta.
Era berean, aurten gurasoen elkarteen bidez, Teknologi berrien erabilera egokiaren gaia jorratu da ikastetxe ezberdinen gurasoekin. Programa hauek izandako arrera ona izan dela adierazi du GHETek eta balorazio positiboa egin du.
GHETek azaldu duenez, teknologia berrien erabilera egokia bultzatzeko programa garrantzitsua da martxan jartzea, askotan, interneten eta sare sozialetan erabilera desegokiak daukan arriskuen kontzientzia falta antzematen delako gazteen artean. Hortaz, programa honen bidez, DBH1eko gazteei arriskuen berri eman zaie erabilera zuzena egiteko helburuarekin.
Genero indarkeriari aurre-hartzeko programari dagokionez, GHEtek adierazi duenez, besteak beste, tratu txarren adierazleen berri eman da, batez ere tratu txar psikologikoen kasuan zaila izaten delako hauek antzematea. “Lagunek adierazle hauek antzematearen garrantzia azpimarratu da”, gaineratu du.
Gizarte trebetasunak lantzeko programaren inguruan komunikazio estiloen gaineko hausnarketa egin da, entzute aktiboa lantzeko beharrizana aipatu da, eta enpatiaren eta talde presioaren gaiak landu dira.
010 (94 617 91 00)