Prensa

Prensa

Bermeoko Arraun elkarteak Bizkaiko batel ligako 7. eta 8. jardunaldiak Bermeon "giro izugarrian" lehiatu direla adierazi du eta balorazio "oso positiboa" egin du

 

Bermeoko Arraun Elkarteak joan den asteburuan, martxoaren 23an eta 24an, Bermeon lehiatu diren Bizkaiko Batel Ligako 7. eta 8. Jardunaldietan “giro izugarria” egon dela adierazi du eta “balorazio oso positiboa” egin du. 

Bizkaiko Batel Ligako 7. Jardunaldian, martxoaren 23an, 92 batelek parte hartu zuten eta 8. jardunaldian, martxoaren 24an, 95 batelek. Horrela bi egun horietan guztira 500 neska-mutil inguruk parte hartu dute estropadetan. “Parte-hartzaileak euren talde teknikoekin eta euren familiekin batera etorri dira Bermeora, giro benetan ederra sortuz gure herrian estropadetan”, adierazi dute. 

Bermeoko Arraun Elkartea “pozik” agertu da eta eskerrak eman dizkie estropadak antolatzen lagundu duten guztiei, besteak beste, Bermeoko Udalari, Gurutz Gorriari, Arroyabe kontserba enpresari, Olatu enpresari, Arrauneko Bizkaiko Federazioari, Mundakako Arraun Taldeari eta euren ontziekin balizak jarri dituzten Karmelori eta Josuri. “Guztien laguntza garrantzitsua izan da estropadak izan duten arrakasta izateko. Eskerrik asko!”, nabarmendu dute. 

Argazkiak eta bideoak:

bermeoarraunargazkiak.blogspot.com

facebook: bermeo arraun argazkiak

 

 

 

25 / 03 / 2019

Otras noticias

Bermeoko Udala

010 (94 617 91 00)
Arana eta Goiri tar Sabinen
enparantza z/g
48370 Bermeo - Bizkaia
antolakuntza@bermeo.eus

bikain ziurtagiria WAI-AA WCAG 1.0