Prensa
Bermeoko Udal Kirol Patronatuak, Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntzaz, eta Bermeoko udalaren zaharren egoitzarekin eta Demiku nagusien elkartearekin elkarlanean, parke osasungarrien erabilera bultzatzeko programa jarri du martxan.
Programa honetan 20 pertsonako talde batek parte hartzen du. Saioak Talan egiten dira, bertan baitaude ariketa fisikoa egiteko makinak. Guztira 8 saio izango dira, maiatzaren 8an hasi ziren eta ekainaren 26ra arte izango dira; astean behin, martitzenetan, 9:45etik 10:45era, hain zuzen ere.
Saioetan parte-hartzen duten pertsonek profesional baten laguntza dute. Berak irakasten die beroketak eta luzapenak zelan egin eta baita makinen erabilera ere, besteak beste.
Irune Ormaetxeak, Kirol zinegotziak, adierazi duenez, programaren helburua da herritarrak animatzea osasuna sustatzen duten makina horiek erabiltzera; izan ere, euren osasunerako eta bizi kalitaterako ona da.
010 (94 617 91 00)