Prensa
Bermeoko Udalak Hurtado de Mendoza kalean (Mokoneko aldatzan) dagoen orubearen eta lokalaren etorkizuna herritarrekin batera definitu zuen, eta gune hori ‘erakusleiho sozialean’ bihurtzea erabaki zuten. Lanak bukatu ondoren, Bekoportalen eskainiko den zerbitzuaren berri herritarrei emateko tailer bat eta hainbat ekimen egingo dira, zapatuan, martxoaren 23an. Era berean, parte hartze prozesuan parte hartu zuten herritarrekin ere Bekoportaleren funtzionamenduaren nondik norakoak elkarbanatu nahi dira.
Goizeko 11:00etan ‘La casa del vacío. Planotik bolumenera’ tailerra izango da 4 eta 12 urte bitarteko umeei zuzenduta. Umeek heldu batekin parte hartuko dute tailerrean. Tailer horretan parte hartzea dohainik da eta bekoportala@bermeo.eus helbide elektronikoan izena eman behar da.
Ondoren, Bekoportalen eskainiko diren zerbitzuari buruzko azalpenak emango zaizkie herritarrei jai giroan; izan ere, ume zein nagusiek ondo pasatzeko aukera izango dute irrintzi eta bertsolariekin, txotxongiloekin eta ‘Dientes de Luna’ taldearen zuzeneko musikarekin.
010 (94 617 91 00)