Prensa
Ekaitz Goienetxea idazle bermeotarrak ‘Zaldi Mamarroa’ bere eleberria aurkeztuko du apirilaren 6an, barikuan, 19:00etan, Bermeoko Udal Liburutegian. Aurkezpena egin ondoren, idazlearekin solasaldia egingo da liburuari buruz.
Horrez gain, liburuak erosteko aukera ere izango dute bertaratutakoek, Luma liburu-dendatik ekarriko baitira, eta, gainera, Igartza saria irabazi duen Goienetxeak liburuak sinatuko ditu.
Liburu aurkezpena eta solasaldia interesa duten herritarrei irekita egongo dela gogoratu du Bermeoko udal liburutegiak eta, hortaz, herritar guztiak gonbidatu ditu aurkezpenera eta solasaldira.
010 (94 617 91 00)