Albistea
Lupe Lekuona ipuin kontalariak umeentzako ipuin kontaketa saioa eskainiko du otsailaren 27an, barikuan, Bermeoko Udal Liburutegian arratsaldeko 18:00etan.
Umeekin esperientzia zabala du Lupe Lekuonak, eta fantasiazko ipuinak, euskal ipuin tradizionalak eta gaur egungo idazle euskaldun eta atzerritarren ipuinak kontatzen ditu bere saioetan.
Ipuin kontalaria saioak 45 minutuko iraupena du, lau urtetik gorako umeei zuzenduta dago, dohainik da eta edukiera 50 eserlekukoa da.
010 (94 617 91 00)