Albistea
Zapatuan, martxoaren 19an, San Jose eguna da, Aitaren eguna, eta data hori ospatzeko hainbat ekimen berezi antolatu ditu Berazelek, Bermeoko Azokako Ekarteak, Bermeoko Azokan. Horrela, zapatuan Bermeoko azokara bertaratzen diren pertsonek, postu guztietan, 10:00etatik 14:00etara, hainbat produktu dastatzeko aukera izango dute, azokan eskaintzen diren lehen mailako produktuak, hain zuzen ere.
Horrez gain, aste guztian zehar egindako erosketen tiketagaz otzara baten zozketa egingo da. 130 euroko balioa duen otzara honen irabazleak azokako dendarien kalitatezko produktuak eramango ditu etxera. Hortaz, giro polita egongo da zapatuan Bermeoko azokan.
010 (94 617 91 00)