Albistea
Bermeoko Udalak apirilaren 14an egindako Osoko Bilkuran Eraikinen Ikuskaritza Teknikoa (EIT) egiteko egutegia onartu zuen aho batez. EIT txosten tekniko bat da, eraikinen segurtasun, bizigarritasun eta erosotasun baldintzak hobeto ezagutzeko tresna, hain zuzen be. Eraikinaren jabearen betebeharra da eta eraikina kontserbatzeko legezko betebeharrean sartuta dago.
Gaur egun arte araututa zegoen moduan, Bermeon, 1.416 eraikinetatik 2018a baino lehen EIT egin beharrekoak 922 dira, hau da, %65,11. Horregatik Bermeko Udalak, legeak baimenduta, egutegi berri bat onartu du, txosten guztiak ez pilatzeko urte berean eta EIT egiten duten teknikariei beraien planifikazioa errazteko.
Horrela, 2016. urtean zehar, 1919 urtera arteko eraikin guztiak EIT aurkeztu beharko dute (guztira 213 eraikin), 1920 eta 1959 artekoak, 2017ko abendua edukiko dute epemuga (guztira 282 eraikin) EIT aurkezteko. Euskal Erkidegoko Araudia finkatzen duen gehienezko epean, 2018ko ekainaren 27an, hain zuzen ere, 1967 urtea baino zaharragoak diren beste eraikin guztiak beraien EIT txostena aurkeztu behar izango dute (aurreko epeetan adierazitako eraikinen aparte, beste 449 eraikin).
Edozein kasutan, EIT egitetik salbuetsita geratuko dira, nolanahi, egun horretarako dagoeneko ikuskapen teknikoa egina badaukate, eta egunean baldin badago. EIT txostenaren baliozkotasuna 10 urtekoa da, hau da, behin EIT txostena aurkeztuta, 10 urtero errepikatu beharko da.
Egutegia onartuta, BERUALAtik Bermeoko teknikariei eta finka kudeatzaileei batzar informatibo batera deituko zaie, egutegiaren berri emateko. Honi buruz edozein zalantza argitzeko, BERUALAko bulegoetan beharrezko informazioa emango dute.
010 (94 617 91 00)