Albistea
Bermeok eguneroko ekintza txikien bidez planetaren egoera hobetu nahi duen Aktibatu + programan parte hartzen du. Ideia hori Global Action Planen (GAP) bidez sortu zen, nazioarteko sare bateko kidea den GKE bat. Sare horren helburua da eguneroko ekintzek ingurumenean duten eragina arintzea, etxe, lantoki eta ikastetxeetan ohiturak aldatuz.
Nazio Batuek babestu eta UNESCOk aintzat hartutako programa bat da eta 23 herrialdeetan aplikatzen da 1990etik. Aktibatu + ekimenaren helburuak dira parte hartzen duten ikastetxeetan energia kontsumoa %5 gutxitzea, etxeetan energia eta ur kontsumoa %5 murriztea, hondakinen gaikako bilketarako edukiontzien erabilera %12 handitzea eta CO2 igorpenak %7 gutxitzea.
Dagoeneko Bermeoko ikastetxe batzuk hasi dira programa hau lantzen. Aktibatu + doakoa da eta eguneroko jardueren ingurumen inpaktua minimizatzen ikasteko aukera ematen die familiei eta ikastetxeei. Programako eskuliburu eta galdera sortei esker etxeko gastuetan dirua aurreztea lortuko dute, kontsumo-ohiturak aldatuz. Gainera, parte-hartzaile bakoitzak bere bilakaera aztertu ahalko du.
Plataforma 2014-2015 ikasturte osoan egongo da irekita eta parte hartu nahi duten pertsonek izena eman behar dute www.bizkaia21.net atarian edo udal parte-hartzaileen eta entitate sustatzaileen web orrietan.
010 (94 617 91 00)