Albisteak

Albistea

Lurbizi proiektua aurkeztuko da Bermeon martxoaren 5ean Kultur etxean

Bermeoko Kultura Etxean (Gaztelekuan) aurkeztuko da martxoaren 5ean, eguenean, arratsaldeko 19:30ean Busturialdean lehenengo sektorea indarberritzeko LURBIZI proiektua.

Eskualdeko Enplegu Planaren barruan, Busturialdeko 20 udalerriek garatutako proiektua da LURBIZI. Eskualdeko lehenengo sektorea indarberritzea eta Tokiko Elikadura Sistema Iraunkorra berreskuratzea da proiektuaren helburua. Busturialdeko beste herrietan batzarrak egin ondoren, Bermeoren txanda heldu da. Hurrengo martxoaren 5ean, eguenean, kostaldeko herriko ekoizle eta kontsumitzaileak batu eta guztien artean lehenengo sektorearen egungo egoerari konponbidea bilatzen ahaleginduko dira.

LURBIZI proiektuaren lehenengo fasea, egun lantzen ari direna, lehenengo sektorearen diagnostikoa egitea da. Horrez gain, elikagaien ekoizpena eta kontsumoa neurtzea, eskualdeko lur-fondoa sortzea, transformazio planta baten beharra aztertzea eta nekazaritza eta abeltzaintzan aholkularitza teknikoa eskaintzea da beraien betebeharra.

27 / 02 / 2015

Beste barriak

Bermeoko Udala

010 (94 617 91 00)
Arana eta Goiri tar Sabinen
enparantza z/g
48370 Bermeo - Bizkaia
antolakuntza@bermeo.eus

bikain ziurtagiria WAI-AA WCAG 1.0