Albisteak

Albistea

'Erdibana' antzezlana barikuan, apirilaren 1ean, Bermeoko Kafe Antzokian

 

Txalo Produkzioak taldearen eskutik ,‘Erdibana’ komedia ikusteko aukera  izango dugu barikuan, apirilaren 1ean, Bermeoko Kafe Antzokian gaueko 21:00etan.  Begoña Bilbaok zuzentzen duen antzezlan honetan oso ezagunak diren Jose Ramón Soroiz eta Iker Galartza aktoreak dira protagonista. 

Lan honetan ama batek, jada urteetan sartua, enbolia eta gripea ditu, baina hiltzeko oso gogo gutxi. Bi seme ditu, alde batetik, 45 urteko semea,  gainbehera doan enpresa baten jabea; eta, beste alde batetik bera zaintzen duen 38 urteko semea; egunero bainatzen du, orraztu eta ia-ia baita hil ere.

Jehovaren lekuko batek asteazkenero bisitatzen ditu. Aurrezki-libreta asko dauzka, baina aurreztuta oso diru gutxi. Etxe baten jabe dira, baina nahitaez saldu beharra izango dute eta, gauaren erdian, konta ezin diren sekretuak elkarrizketan aterako dira pixkanaka. Komedia eder eta berezi honek barre egiteko aukera eskainiko du.

Sarrerak 8 euro dira eta jadanik salgai daude Bermeoko Gizarte eta Kultura etxean, orotarako kutxazainetan  edo www.kutxabank.es web gunean. %25eko deskontua dute gazte, adineko, elbarritu eta langabetuek leihatilan erosita.

 

 

29 / 03 / 2016

Beste barriak

Bermeoko Udala

010 (94 617 91 00)
Arana eta Goiri tar Sabinen
enparantza z/g
48370 Bermeo - Bizkaia
antolakuntza@bermeo.eus

bikain ziurtagiria WAI-AA WCAG 1.0