Albistea
Bermeoko Udalak herritarrei gestioaren berri emateko agerraldia egingo hurrengo eguenean, otsailaren 5ean, Nestor Basterretxea Aretoan arratsaldeko 19:30ean.
Bertan, Idurre Bidegurenek, Bermeoko alkateak, eta Josu Unanuek, alkateordeak, parte hartuko dute eta, besteak beste, Udal Gobernuaren gestioaren berri emango dute, martxan jarritako proiektuak azalduko dituzte eta etorkizunean eginbeharrekoak ere zehaztuko dituzte. Horrez gain, Bermeoko Udalak 2015. urterako onartutako aurrekontuen berri emango dute.
Aipatutako gaiak azaldu ostean, herritarrek euren iritziak, galderak eta kezkak adierazteko aukera izango dute, eta udal gobernuko kideak erantzuna emoten saiatuko dira. Hitzaldiaren helburua da herritarrek Bermeoko Udalaren egoerari eta gestinoari buruzko informazio zuzena, gardena eta lehen eskukoa izatea.
Bermeoko Udalak bermeotar guztiak gonbidatu ditu agerraldian parte hartzera, “Bermeo, gure herria, danon artean eraikitzeko”.
010 (94 617 91 00)