Albisteak

Albistea

Oinezko gunearen araudian hainbat aldaketa egingo dira elkarteen eskaerak kontuan hartuta

Benito Ibarrolazak, Bermeoko alkateordeak eta Zerbitzuetako zinegotziak, azaldu duenez, martxoaren 9an, Bermeoko Udalaren talde politikoek herriko hainbat elkarteekin batu ziren Alde Zaharreko oinezko guneari buruzko kexa, eskaera eta ekarpenak hartu eta eztabaidatzeko. 

Ildo honetan, gaur eskainitako prentsaurrekoan adierazi duenez, azkenengo Zerbitzu Batzordean batzar horretan adierazitakoa eta orain arte sortu diren beste arazoak kontutan izanik, AHO BATEZ, Bermeo Uriko Alde Zaharraren Oinezkoentzako Gunea Arautzen Duen Ordenantza aplikatzeko orduan hainbat aldaketa proposatzea adostu zen. 

Hona hemen oinezko gunearen araudian adostutako aldaketak: 

1.- Alde Zaharrean erroldatutakoak. Etxebizitza bakoitzeko ibilgailu bi baimenduta egon daitezke. 

2.- Oinezkoentzako gunearen barruan baimendu edo onartutako garaje-lekuren bat erabiltzen duen edozein pertsonak, garaje leku bakoitzeko auto bi eta moto batentzat baimena izan dezake. 

3.- Nahiz eta Alde Zaharrean erroldatuta ez egon, bigarren bizitetxerako (oporrak, asteburuak, ea.) Alde Zaharrean dagoen etxebizitza baten jabeei ibilgailu bat baimendu ahal izango zaie.

4.- Alde Zaharrean erroldatuta dauden 65 urteko gorakoak edota menpekotasun egoeran edo gaixo daudenei, ibilgailu baimendurik ez duten bitartean, ibilgailu bi, Alde Zaharrean erroldatuta egon ez arren, baimendu ahal zaizkie. 

5.- Herriko gremioek, Alde Zaharrean egin behar duten obrak, konponketak, ea. burutzeko ibilgailu bi baimenduta izango dute.

Ibilgailu gehiago behar izanez gero, obra baimenari lotuta egongo dira ibilgailu horiek. Era berean, herritik kanpoko enpresek obra baimena eskatzerakoan, erabiliko dituzten ibilgailuak adierazi beharko dituzte.

Arana tar Sabin-en enparantzako aparkalekuetan, gremiokoek, igande, jai egun eta asteartean (azokatxoa dagoenean) izan ezik, aparkatzeko aukera izango dute, beti ere, gehienez ordu betez.

Gremioen ibilgailuak enpresen errotulazioa izan beharko dute. 

6.- Goizeko 8:00etatik 13:00tara, zamaketa lanak egiteko, Alde Zaharrera sarbide osoa izango da, baimenduta nahi ez baimenduta egon. Beste baldintzek berdin darraizkie, gehienez 30 minutu eta aparkatzea debekatuta. 

Benito Ibarrolazak adierazi duenez, adostutako neurri hauei jarraipen zehatza egingo zaie, emaitzen arabera araudian beharrezko aldaketak egin daitezen.

 

08 / 04 / 2016

Beste barriak

Bermeoko Udala

010 (94 617 91 00)
Arana eta Goiri tar Sabinen
enparantza z/g
48370 Bermeo - Bizkaia
antolakuntza@bermeo.eus

bikain ziurtagiria WAI-AA WCAG 1.0