Albisteak

Albistea

Busturialdeko gazte langabeei zuzendutako 'Lana bilatzea lana da' programaren aurkezpenak martxoan Gernikan eta Bermeon

'Lana bilatzea Lana da" izeneko programa jarriko dute martxan aurton be Busturialdeko hainbat udalek (Bermeo, Arratzu, Ereño, Errigoiti, Forua, Gernika-Lumo, Gautegiz Arteaga, Kortezubi, Mendata, Morga, Mundaka eta Sukarrieta) Bizkaiko Foru Aldundiarekin batera, eskualdeko gazte langabeei lana bilatzeko prozesuan laguntzeko asmoarekin. 

"Lana bilatzea Lana da" programak Busturialdeko gazteen enplegua eta ekintzailetza sustatuko ditu trebakuntza eta garapen pertsonalaren bitartez.

Programaren nondik norakoak azaltzeko helburuarekin, informazio saioak antolatu dira martxorako. Lehenengoa Gernikako Elai Alai txiki aretoan izango da martxoaren 4an eta bigarrena, ostera, martxoaren 5ean Bermeoko Gizarte eta Kultura Etxean. Informazio saioak arratsaldeko 7etan hasiko dira. Eskualdeko herri txikietan ere izango dira programaren aurkezpen saioak. Horiei buruzko informazioa laster kaleratuko da. 

Gazteen gaitasun pertsonalak eta profesionalak landuko dira programa honetan, enplegagarritasunerantz doan bidea sistematizatuz eta laguntza tekniko tutorizatu bateri esker. Programak hiru atal desberdin dauzka eta bakoitzean tresna ezberdinak eskainiko dira helburuak lortzeko. Etapa horiek, trebakuntza, orientazioa eta jarraipena dira, hain zuzen. Programaren hiru atal edo etapa horiek prozesu oso bat beteko dute. 

Trebakuntza atalean, besteak beste, gaitasun pertsonalak eta profesionalak (lidergoa, talde lana, jendaurrean berba egiteko teknikak, adimen emozionala...), kooperatibagintza, CVaren prestaketa, hautaketa prozesuak (elkarrizketak, talde dinamikak...) edota networking-a landuko dira. 

Orientazio atala, bestalde, hiru arlotan banatuta dagoen atal gidatu eta egituratua da. Hiru atal horiek honako honakoak dira: norbere burua ezagutzea, proiekzioa eta ekintza plana. 

Jarraipen atala, banakako aholkularitzaren atala izango da. Coaching-a landuko da lan bilaketa prozesua eta motibazioa lantzera zuzenduta. Ekintza planaren jarraipena egingo da, horrela, aurrerapausoak, zailtasunak, beldurrak, erresistentziak e.a. antzemango dira. Azken atal edo etapa honetan, lana orientatzailea eta parte-hartzailearen artean antolatuko da, beharrizan eta interesen arabera saioen maiztasuna ezarriko delarik. 

INFO + 

BERMEOKO UDALA – GAZTERIA SAILA (GIZ)

Gizarte eta Kultura Etxea - Irakaskintza 14-16 – giz@bermeo.org – www.giz.bermeo.org - Tel.: 946179158 

GERNIKA-LUMOKO GAZTEENTZAKO INFORMAZIO BULEGOA

Foruen Plaza z.g. - gazteger@sarenet.es - Tel.: 94 627 02 15 

URREMENDI LANDA GARAPEN ELKARTEA – Gazteria Zerbitzua

Domingo Alegria z.g. (Gernikako plaza, bulegoak) - urremendi@urremendi.org - Tel.: 94 625 76 09

 

 

18 / 02 / 2015

Beste barriak

Bermeoko Udala

010 (94 617 91 00)
Arana eta Goiri tar Sabinen
enparantza z/g
48370 Bermeo - Bizkaia
antolakuntza@bermeo.eus

bikain ziurtagiria WAI-AA WCAG 1.0